Pasa zen urtarrilaren 27an Donibane Kirol Elkarteko igerileku estalian Nafarroako Kirol Jokoetako 1. jardunaldia izan genuen eta Donibane K.E-ko eta Tafalla I.T-ko 75 kirolarik parte hartu zuten kimu, haur, kadete eta gazte kategorietan.
Programak hiru proba izan zituen: 50 metro eta 400 metro ur azpiko lasterketak eta 4x50 erreleboak. Nahiz eta kimuek distantzia luzeeneko modalitatean ez egin, uretara itzuli ziren erreleboko proban parte hartzeko modailtate mistoan. Modu honetan, bi neska eta bi mutilek osatutako taldeek elkarren kontra lehiatu zuten.
Jardunaldiak 18 proba izan zituen eta guztiak lehia handikoa izan ziren. Izan ere, etxeko taldeak 10 irabazi zituen eta Zidakos hirikoak beste 8ak.
Izen propioen artean, Lorena Echeverriak distiratu egin zuen parte hartu zuen proba guztietan garaipena lortuz. Kadete kategoriako Donibaneko kideak 50 metrokoa, 400 metrokoa eta taldekako errelebokoa irabazi egin zituen.
Bezain ongi egin zuten Oier Irisarrik (Donibane) eta Lorena Echeverriak (Tafalla). Biek junior kategoriako 50 metroko eta 400 metroko probak irabazi baitzituzten.
Nafar Kirol Jokoetako hurrengo proba otsailaren 24an Tafallan izanen da non 16:00etatik hurrengo probak gozatuko ditugu: kimu kategoriako 100 metro ur azpikoa, infantilen 200 metro bi-aletako proba, kadeteen eta juniorren 800 metro ur azpikoa,eta erreleboko 4x50 lasterketa kategoria guztientzat.