Joan den astelehenean, hilak 26, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 2017ko Kirol Sariak eman zituen eta iaz bezala, azken urte honetan kirol arloan distiratu duten pertsonek, taldeek, klubek eta entitateek haien merezitako omenaldia jaso zuten.
Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak bere saria jaso zuen Proieku Berritzaile Onenaren kategorian urpekaritza egokitua lantzeagatik. Miguel Carabantes Federazioko Presidenteak eta Amaia Elizalde Urpekaritza Egokituaren Batzordekideak errekonozimendua jaso zuten.
Lerro hauen bidez, Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak bere esker ona adierazi nahi du, sari honek urpekaritza egokituaren aldeko apostua indartzera bultzatzen gaituelako.
Mila esker guztioi!