Joan den igandean, hilak 4, Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak Emakumearen Eguna ospatu nahi izan zuen La Unica Rugby Taldeko neskei urpekaritza batailoa eginez.
Modu honetan, bi entitatek Nafarroako Gobernuak emandako 2017ko Kirol Sariak ospatu zituzten elkarrekin. Alegia, La Unica Emakumezkoen Rugby Taldearena iazko talderik onena izateagatik eta Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioarena urpekaritza egokituaren programa 2017ko proiektu berritzailerik onena izateagatik.
Zorionak neska borrokalari hauei haien sariagatik eta uretan errugbi zelaian bezain ongi moldatzeagatik!