ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 8 años

Nafarroako Selekzioa 4. izan zen Espainiako Hegats Igeriketako Txapelketan

Nafarroako Selekzioa 4. izan zen Espainiako Hegats Igeriketako Txapelketan

Absolutu kategoriako Espainiako Hegats Igeriketa eta Abiadura Murgialdiko XXV. Txapelketa lehiatu zen joan zen asteburuan Valladoliden non 21 kirolari nafarrek parte hartu zuten. 10 neskek eta 11 mutilek lan bikaina sinatu zutn podiumera hamarna aldiz igotzen. 

 

Espedizioa oso gaztea izan zen. Izan ere %90koa kadete eta junior kategorietako igerilariak izan ziren. David Ros eta Garikoitz Goicoechea teknikariek zuzendutako selekzioa saiatu zen iazko hirugarren postua berresten, baina zoritzarrez, nahiz eta lan handia egin, Aragoiko Selekzioa igo zen podiumera hirugarren posizioan Kataluniakoa (bigarrena) eta Valentziakoaren (Selekzio txapelduna) atzetik.

 

Europako Txapelketarako markak

 

Izen propioen artean, Oier Irisarrik urrezko domina irabazi zuen 400 metroko murgialdiko proban eta brontzezkoa 100 metrokoan.

 

Gure neskek mutilek bezain ongi egin zuten. Besteak bestek, Natalia Resak hiru brontzezko domina lortu zituen banakako probetan (400 eta 200 metroko ur azalekoetan eta 100 metroko bialetako lehiaketan) eta bi zilarrezko domina eskuratu zituen taldekako modalitateko probetan. Alegia, Naiara Valencia, Lorena Echeverri, Patricia Andrés eta Natalia Resak osatutako taldea 4x200 eta 4x100 metroko lehiaketetako txapeldunordea izan zen. 

 

Honetaz gain, Patricia Andrések zilarrezkoa lortu zuen 100 metroko ur azaleko lasterketan, Lorena Echeverría brontzezkoa ipini zen 400 metroko murgialdikoan eta Claudia Orozek brontzezko domina ere eskuratu zuen 100 metroko bialetako modalitateetan. 

 

Egindako lan honek Europan lehiatzeko aukera emango die Natalia Resa, Claudia Oroz, Patricia Andrés eta Oier Irisarriri guztiak hautatuak izan direlako uztailak 28tik abuztuaren 4ra Istanbulen izango den junior kategoriako Europako Txapelketan borrokatzeko. Hala ere, behin betiko deialdiaren zain gaude. Espero da maitzak 20 argitaratzea.

 

Nafarroako Selekzioko espedizioa:

 

Sofía Chueca, Natalia Resa, Naiara Mugica, Ainhoa Velasco, Lorena Echeverría, Naiara Valencia. María Oroz, Claudia Oroz, Patricia Andrés, Clara López, Oscar Asurmendi, Oscar Alli, Iñigo Sánchez, Daniel Gutiérrez, Asier Gámez, Iñigo Pérez, Oier Irisarri, Lucas González, Aimar Moros, David Villafañe, Unai Arriazu.