Bihar, hilak 14, Donibane Kirol Elkarteko instalazioetan Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketako 2. jardunaldia lehiatuko da. Proba puntuagarria da Kluben Liga Nazionalerako.
Probak 15:00etan hasiko dira.
177 kirolarik parte hartuko dute Donibane K.E., Tafalla I.K., CADAS, Igarondo U., Ordizia K.E.U., C.B. Tritón, C.N. Tizona, C.E. Mediterrani eta C.D. Delphis Cabra ordezkatuz.
Lehiatuko diren probak honako hauek izango dira: 25 m. Apnea, 50 m. apnea, 100 m. bi-aleta, 400 m. murgiltzea eta erreleboko 4x200 m.
Espainiako Federazioko markagailu elektronikoa izango denez, espero dugu igerilari guztiek haien helburuak lortzea.
Gozatzera igeri egiten eta zorte on denei!