Larunbat honetan, hilak 12, Hegats Igeriketako Nafarroako Txapelketako 3. Jardunaldia lehiatuko da Tafallan, non 176 kirolarik (94 neska eta 82 mutil) parte hartuko dute zazpi distantziatan:
• 50 m. Ur-azal
• 400 m. Bi-Aleta
• 100 m. Eskafandra
• 400 m. Ur-azal
• 50 m. Bi-Aleta
• 200 m. Ur-azal
• 4x50 m. Erreleboak
"Irekia" izaera duenez, kanpoko 8 taldek parte hartuko dute torneoan Donibane Kirol Elkartearekin eta Tafalla Igeriketa Klubarekin batera. Tafallakoek 18 lehiakide izango dituzte, eta iruindarrek, 29.
Beroketa 14:00etan hasiko da eta lehiaketa garatuko da 15:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera.