Joan zen maiatzaren 19a lehiatu zen Nafarroako Urpeko Arrantza Txapelketa. Bertan, 13 kirolarik parte hartu zuten.
Goizeko 8:30ean hasi zen proba eta hasieratik Simonek, Luisek eta Cesar lehiaketa menperatu zuten aurkariak kontralatuz.
Hasieratik giro ona nagusitu zen, eta proba burutu zen parte hartzaileak hautatutako zonaldetan sartzen.
13:00etan kirolariak eta haien harrapeketak bilduak izan ziren sailkapena osatzeko, eta portuan pisaketa egin eta gero, Iñigo Barea berriz txapeldun izan zen eta Enrique Capelo eta Carlos Gonzalez bere atzean geratu ziren.
Javi Les jardunaldiko bitxikeria protaginizatu zuen lupia bat harrapatzen. Iazko puntuazio-sistemak sarituko zion arren, aurtengoak zigortu zuen.
Ondoren, parte hartzaile guztiek bazkaldu zuten elkarrekin gero sari-banaketa ospatzeko.
Lerro hauen bidez Federazioak eskerrak eman nahi dizkio Gurutze Gorriari, Logroñoko Guardia Zibilako GEAS taldeari eta Pasaiako Itsas Zerbitzuari segurtasuna zaintzeagatik eta Buceo Navarrari laguntza logistikoarengatik.