Kluben Arteko Nafarroako Urpeko Arrantza Txapelketa lehiatua izan zen pasa zen ekainak 9. Lehiaketa irekia zenez, beste Federazio ezberdinetako taldeek ere parte hartu ahal izan zuten. Gauzak horrela, torneoak bi sailkapen izan zituen, alde batetik nafarrena, eta bestetik, proba propioarena. Etxeko txapeldunek Nafarroa ordezkatuko dute irailean Cádizen izango den Kluben Arteko Espainiako Txapelketan.
Lehiakideek Jaizkibeleko zonaldean arrantzatu zuten. Hau da, Amuitz irlatik (Higer Farua), Pasaiako porturaino. Euskadiko lehiaketak zonalde honetan lehiatzen dira eta Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioko urteroko bi probak ere bai. Toki handia izanda, 17 taldek parte hartu ahal izan zuten.
Kantabriako itsasoa berotzen hasi denez, ohiko espeziekin batera, dentoneak, txitxarroak, kabratxoak eta arrain gehiago ikus daitezke. Espezieen aldetik txapelketak ez zuen sorpresarik izan. Bestalde, kantitatearen aldetik bai sorpresa izan genuen baga-itsasoarengatik eta ura azkar berotu zelako.
3 kideko taldeen arteko lehiaketa honetan, kide bat egon behar zen beti itsasontzian. Proba honetako araudia desberdina izan zenez, itsas aingiraren (kongrio) eta lupiaren (lubina) kasuetan ezik, parte hartzaileek soilik espezie bakoitzeko 3 arrain harrapatu ahal izan zituzten. Gauzak horrela, itsas aingira eta lubina bana arrantzatu ahal izan zuten eta lupia kilo batekoa izan behar zen, eta kongrioa, lau kilokoa gutxienez. Modu berean, salmonete, oblada, faneka eta boga espezieen pieza bakoitzak 350 gramo izan behar zituzten.
Lehiaketa 8:30ean hasi zen Bionarren eta parte hartzaile gehienak Pasaiarantz abiatu ziren. Epaileek lehiakide guztiak zaindu eta kontrolatu zituzten itsasontziz jardunaldi osoan zehar.
Emandako denbora amaitu zenean, guztiak portura itzuli ziren atzerapenak 1000 puntuko zigorra izan ahal zuelako. Modu honetan, puntualitate handiz aurkeztu zituzten zakuak antolatzaileek pisa zitzaten.
Portuan, Joseba mahaian zegoen, Trinok pisaketak egin zituen eta Iñigok lagundu zien. Lehendabiziko pisaketariko batean lehenengo sorpresa izan genuen. Alex Sarriasek (S.A.S Real Sociedad) 4,6 kiloko lupia bat arrantzatu zuen txapelketako piezarik astunena izanez. Beste bi lupia handiak ere pisatuak izan ziren (3,2 eta 2,4 kilokoak). Ez dira ohikoak zonalde honetan. Arrantzatutako espezie gehienak salpak, pikudak, lisak, muxarrak eta durdoak izan ziren. Hauetaz gain, Breado batzuk eta salmonete handi bat ikusi ziren.
David Tartanek, Jon Mikel Bikandik eta Iban Valenciak osatutako taldeak proba irabazi zuen (31.390). Iñigo Acharen, Iosu Txaskoren eta Alex Sarriasen taldea bigarren izan zen (29.380), eta Aitor Garcia-Echavek, Xabi Ayerzak eta Ceciliok osatutakoa hirugarren posizioan amaitu zen (26.300).
Nafarren arteko lehian, Eloy Roldán Navarro, Javier Les López eta Daniel Pérez Garciandia (14.590) txapeldunak izan ziren eta sailkapen orokorreko seigarrenak. Enrique Capelo Lopezek, Egoitz Aguilar Urruzolak eta Garikoitz Iruretagoiena Urkolak osatutako taldea txapeldunorde izan zen (12.410), eta Carlos Gonzalez Wodniken, Jesus Belizon Muñozen eta Xabier Martinez de Narvajas Pastorren taldea hirugarrena (8.460). Arrantzatutako piezarik astunena Daniel Perez Garciandiaren 1.440 gramoko pikuda izan zen.
Lehiakideek 130 kilo arrain arrantzatu zuten guztira eta Hondarribiako San Gabriel Zahar-etxeari eman zizkioten.
Pisaketa amaitu eta gero, bazkaria antolatu zen Hondarribiako kiroldegiko jatetxean eta jardunaldia amaitu zen sari banaketa eta parte hartzaile guztien arteko zozketa ospatuz.
Lerro hauen bidez, Nafarroako Urpeko Federazioak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei giro bikaina sortzeagatik. Modu berean, Gurutze Gorriari eta Guardia Zibileko Itsas Zerbitzuari eta GEASi eskainitako laguntzagatik eta lehiaketako segurtasuna zaintzeagatik.