Joan zen abuztuak 25 urpekaritza jardunaldi polita izan genuen ANFAS, ANA, ASPACE eta IBILI elkarteetako neska eta mutilekin Getariako hondartzan.
Nahiz eta eguraldi iragarpena txarra izan, zorte ona izan genuen, egun lasaia izan zen eta euririk gabe, parte-hartzaileek asko gozatu zuten ekitaldia.
Lerro hauen bitartez Logroñoko Guardia Zibilako GEAS taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu jardunaldia babesteagatik.
Modu berean, eskertzekoa da Nafarroako Gurutze Gorriko bi sorosleen laguntza. Beti gurekin datoz eta haiei esker, gure aktibitateak aurrera ateratzen dira.
Mila esker guztiei! Hurrengo irteera prestatzen ari gara jada.