Joan zen abuztuaren 27an egin zen Urpekaritza Eskolak eta Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak antolatutako urteroko Snorkel irteera.
Irteera iragarri eta gero, 10 plazak azkar bete ziren. Buceo Navarra enpresarekin egindako aktibitatea arrakastatsua izan zen eta zentro honek egindako materialaren antolakuntza ezinhobea.
Parte hartzaileek urpeko jardueretaz gozatu zuten lehendabiziko aldiz eta badirudi oso ongi pasatu zutela. Espero dugu norbaiten ilusioa piztea eta gurekin jarraitzea federazioan.
Biosnarreko kalara joan ziren eta haizearengatik itsasoa pixka bat apurtuta egon, uretan sartu ziren arazorik gabe eta jardunaldia asko gozatu zuten izandako eguzkia eta tenperaturarekin.
Mila esker guztiei!