ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 7 años

XXX ESPAINIAKO URPEKO TXAPELKETA

XXX ESPAINIAKO URPEKO TXAPELKETA

Beste behin bat ere, Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak parte hartu du XXX Espainiako Urpeko Txapelketan (NAFOSUB2018), Patxi Iriarte argazkilaria eta Arantza Zabaleguik argazkilari-laguntzaile eta urpeko modelo bezala osatutako taldearekin.

 

Aurten urriaren 3tik 7ra Murtziako Cabo de Palos Itsas-Erreserban ospatu da eta Erkidego Autonomiko desberdinetako 58 kirolarik parte hartu dute.

 

Eguraldi onarekin igaro da txapelketa. Hori dela eta posiblea izan da argazki-sail desberdinak jorratzea eta araudiak dioen bezala burutzea.

 

Construcciones Mariezcurrena enpresari eskertu behar zaio gure kirolarien lekualdatze guastuen zati bat finantziatu izatea.

 

Aurrekontu falta izan dela eta, ezin izan da Erreserban aurretik entrenatzea, azkeneko emaitzak baldintzatuz. Baina orokorrean, eta zailtasunak gaindituz, lan ona atera da.

 

Guztiarekin 16. postua lortu da, euskal bizilagun diren bi talderen artean geratuz.

 

Hauek dira aurkeztutako argazkiak

Patxi Iriarte: argazkilaria.

Arantza Zabalegi: argazkilari-laguntzaikea eta modeloa.