Nafarroako Kirol Jokoetako Hegats Igeriketako 1. jardunaldia izan zen joan zen larunbatean, hilak 19, Tafallan. Kimu, haur, kadete eta junior kategoriako ehun kirolari inguruk parte hartu zuten Tafalla Igeriketa Kluba eta Donibane Kirol Elkartea ordezkatzen.
Jardunaldiko egitarauak lau proba izan zituen: 4x50 metroko bialeta mistoa, 50 metroko bialeta kategoria guztientzat eta ur-azaleko distanziak: 400 metro haur, kadete eta junior kategorientzat eta 50 metro kimuentzat.
Guztira 17 lasterketa izan genituen eta parte hartzaile guztiek dena eman zuten garaipenaren bila. Donibanek 10 garaipen sinatu zituen eta Tafallak beste 7ak.
Banakako lanaren ikuspuntutik 8 igerilari nagusitu ziren eta jokoetako behin-behineko sailkapeneko buruan kokatzen dira:
• Kimu kategoria: Izadi Villalobos (Donibane KE) eta Xabier Zufiaurre (Tafalla IK)
• Haur kategoria: Patricia Ortíz (Tafalla IK) eta Mikel Urbieta (Donibane KE)
• Kadete kategoria: Patricia Andrés (Donibane KE) eta Unax Guerrero (Donibane KE)
• Junior kategoria: Lorena Echeverría (Tafalla IK) eta Oier Irisarri (Donibane KE)
Dena den, soilik hasiera da txapelketa amaitzeko lau proba geratzen direlako. Hurrengo jardunaldia Gelbenzu Jolas Zentroan otsailaren 16an izango da.
En los documentos adjuntos puedes consultar las clasificaciones al completo.