Hegats Igeriketaren eta Abiadura Murgilketaren Espainiako Komunitate Autonomen Arteko XXVI. Txapelketa Absolutua lehiatua izan zen Eltxen martxoaren 16an eta 17an. Bertan, Nafarroako Selekzioa laugarren izan zen.
David Ros, Xabier Archanco eta Garikoitz Goicoechea teknikariek zuzendutako 24 kirolarik osatutako talde nafarra (13 neska eta 11 mutil) igo zen podiumera 8 aldiz.
Izen propioen artean, Oier Irisarrirena azpimarratu ahal da 400 metroko murgilketa lasterketako txapelduna eta 200 metroko ur gaineko hegats igeriketako lasterketako txapeldunordea izan zelako.
Bezain ongi egin zuten Vadim Coselev-ek, bigarren 200 metroko ur gaineko hegats igeriketako lasterketan, eta Patricia Andrések, hirugarren 200 eta 400 metroko ur gaineko hegats igeriketako probetan.
Taldekako lehiaketetan ere Nafarroa protagonista izan zen. Hain zuzen ere, Natalia Resak, Lorena Echeverríak, Clara Lópezek eta Patricia Andrések osatutako taldeak zilarrezko domina lortu zuen erreleboko 4x200 metroko proban eta brontzezkoa 4x100 metrokoan.
Gizonezkoen lehian, Oier Irisarrik, Oscar Asurmendik, Unax Guerrerok eta Vadim Coselevek, brontzezko domina irabazi zuten erreleboko 4x200 metroko lehiaketan.
Nafarroako Selekzioko Kideak
Sofía Chueca, Natalia Resa, Naiara Mugica, Ainhoa Velasco, Lorena Echeverría, Naiara Valencia, Nerea Arizcuren, Ainhoa Marcotegui, Patricia Andres, Clara López, Leire Velasco, Cristina Nabal, Irati Zufiaurre, Oscar Asurmendi, Vadim Coselev, Daniel Gutiérrez, Asier Gámez, Iñigo Pérez, Oier Irisarri, Unai Arriazu, Aimar Moros, Jon Hernandez, Unax Guerrero eta Julen Velasco.