ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 7 años

NKJetako Hegats Igeriketako 3. kapitulua

NKJetako Hegats Igeriketako 3. kapitulua

Nafarroako Kirol Jokoetako Hegats Igeriketako 3. jardunaldia lehiatua izan zen Gelbenzun joandako larunbatean, hilak 23. Bertan parte hartu zuten Donibane Kirol Elkarteko eta Tafalla Igeriketa Klubako kimu, haur, kadete eta junior kategorietako kideak.

Guztiek egitarauk zituen bost probak aurpegiratu behar izan zituzten. Emakumezkoen eta gizonezkoen 20 eta 200 metroko ur gainekoak, 200 metroko bialetarena, emakumezkoen 100 metroko eskafandra eta errelebo mistoko 4x100 metrokoa.

Taldekako lehiaketaren ikuspuntutik, iruindarrek 9 proba irabazi zituzten eta tafallatarrek beste bostak.

Emakumezkoen banakako lehian, ondorengo izen propioak azpimarratu daitezke: Lorena Echeverria azkarrena izan zen junior kategoriako 100 metroko eskafandran eta 200 metroko bialetan eta Clara Lopez kadeteen 200 metroko bialetan eta ur gaineko 200 metrokoan.

Mutilen artean, Oier Irisarri txapeldun izan zen juniorren ur gaineko 50 metroko proban eta errelebo mistoan eta Unax Guerrero kadeteen ur gaineko 50 metroko eta 200 metroko bialetaren probetan.

 

Sailkapen osoak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuan


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados