ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 7 años

Giro ona Apnea ikastaroan

Giro ona Apnea ikastaroan

Joandako martxoak 23 eta 24 FEDAS-CMAS irakalse den Olivier Vilain de La Figurea protagonizatu zuen Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak antolatutako apnea ikastaroa.

 

Irakasle honen marka erraldoi batzuk:

 

Apena Estatikoa (STA): 7’24”

 

Hegats gabeko Apnea Dinamikoa (DNF): 137 metro

 

Apnea Dinamokoa bi hegatsekin (DYN-bi): 177 metro

 

Urpekaritza Librea (FIM): -48 

 

Lehiaketa Ofizialean

 

– Belgikako Errekor Nazionala Apnea Estatikoan (Lignanon (Italia) izandako 2018ko Munduko CMAS Txapelketan, non modalitate honetako sailkapen orokorreko TOP-7an sartu zen).

 

– Belgikako Errekor Nazionala bi hegatsekin egindako Apnea Dinamikoan (Lignanon (Italia) izandako 2018ko Munduko CMAS Txapelketan, non modalitate honetako sailkapen orokorreko TOP-10ean sartu zen).

 

Nafarroako Federazioak antolatutako lehendabiziko apnea ikastaroa izan zen eta Berriozarko igerilekuetan gauzatu zen. Legez baimendutako gehienezko ikasle kopurua izan zuen.

 

13 ordu izan zituen igerilekuan, teorian, erlajazioan eta luzapenetan bananduak. Parte hartzaileek Apnea Estatitkoan 2 minutu pasatzearen eta Dinamikoan 40 metro ibiltzearen erronak erraz gainditu zituzten. Izan ere, nahiz eta hasiberriak izan, batzuek marka onak sinatu zituzten. Esate baterako, Enekok 4 minutuko marka sinatu zuen Estatikoan eta Iñakik 80 metrokoa Dinamikoan.

 

Ikastaroa oso atsegina eta interesgarria izan zen normalean urpeko arrantzaleek apnean egiten dituzten akatsak zuzendu zirelako. Gauzak horrela, parte-hartzaileek ikasi zuten ohitura eta errutina okerrak zuzentzen.

 

Ikasitakoen aspektuen artean, hiberbentilazioa saihesten ikasi zuten. Oso garrantzitsua da "7 metroko" sinkopea eragiten baitu. Gainera, arnasa hobeto hartzen ikasi zuten.

 

Giro ona izan zuten eta irakaslea oso abegitsua eta didaktikoa izan zen.

📸 Más imágenes