Joandako apirilaren 6an Donibane Kirol Elkartean lehiatua izan zen Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketako 3. jardunaldi finala. Bertan 69 kirolari aritu ziren (Donibane K.E.-ko 35 taldekide eta Tafalla I.K.-ko 34 taldekide).
Emakumeen lehiak 40 irgerilari izan zituen (22 tafallatar eta 18 iruindar), Tafalla I.K-ko Natalia Carmen Soretek irabazi zuen 5598 puntu lortu ondoren, igerilari errelgularrena izan zelako. Clara López (Donibane KE) bigarren izan zen 5581 punturekin eta Naiara Valencia (Tafalla IK) hirugarrena 5480-rekin.
Gizonen lehia berdintsuagoa izan zen. Guztira, Tafallako taldeko 12 igerilarik eta Donibaneko 17k parte hartu zuten. Oier Irisarri txapeldunak (Donibane KE), bigarren izan zen Lucas Gonzálezek (Tafalla IK) baino 30 puntu gehiago lortu zuen (5856 vs. 5826). Haien atzean, Donibane taldeko igerilari Vadim Coselev hirugarren izan zen 5690 punturekin.
Sailkapen osoak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuan.