ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 6 años

Tafallan ospatu da Kirol Jokoetako azken-aurreko jardunaldia.

Tafallan ospatu da Kirol Jokoetako azken-aurreko jardunaldia.

Apirilaren 13an, larunbatean, Tafallan ospatu zen Nafarroako Kirol Jokoetako Hegats Igeriketako laugarren jardunaldia zeinean   Agrupación Deportiva San Juan taldeko eta Club Natación Tafalla taldeko 87 kirolarik parte hartu zuten.

Lau maila desberdinetako lehiak izan ziren; kimu, haur, kadete eta junior estilo desberdinetako igeriketak landuz.

Sari gehien izan zituen taldeak Agrupación Deportiva San Juan izan zen, zeina 10 alditan garaipena lortu zuen, beste taldearen lorpenak "bikoiztuz".

Ospatutako lau jardunaldiak kontuan izanda, eta maiatzaren 18an ospatuko den azkena aurreikusiz, zortzi igerilarik abantaila hartu dute jada garaipen finala eskuratzeko.

Emakumezkoei dagokionez, Izadi Villalobosek (AD San Juan) kimu mailan doa sailkapenaren buruan, Patricia Ortizek (CN Tafalla)  haur kategorian eta Patrica Andrések (AD San Juan) eta Lorena Echeverríak (CN Tafalla), kadete eta junior kategoriak menderatzen dituzte.

Gizonezkoei dagokionez, Xabier Zufiaurrek (CN Tafalla) kimu kategoriaren buru da; Julen Arreguik (AD San Juan) haurrena; Unax Guerrerok (Ad San Juan) kadeteena eta Oier Irisarrik (AD San Juan), junior kategoriaren lehendabiziko postuan doa.


Atxikitutako dokumentuan ikusi daitezke sailkapen guztiak.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados