ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 6 años

Nafarroako Kirol Jokoetako azken jardunaldia Donibane K.E.-an

Nafarroako Kirol Jokoetako azken jardunaldia Donibane K.E.-an

Hegats Igeriketako Nafarroako Kirol Jokoetako bosgaren eta azken jardunaldia lehiatua izan zen joandako maiatzaren 18an Donibane Kirol Elkarteko instalazioetan. Bertan, Tafalla I.K.-ako eta Donibane K.E.-ko 92 kirolarik (61 neska eta 31 mutil) parte hartu zuten kimu, haur, kadete eta junior kategorietan.

6 proba izan ziren: gizonezkoen eta emakumezkoen ur azaleko 50 eta 100 metrokoak, bi-hegatsetako 100 metrokoa eta apneako 50 metrokoa, gizonezkoen eskafandrako 100 metrokoa eta erreleboko 4x50 metroko mistoa.

Azken jardunaldi ospatu eta jardunaldi guztietako puntuak zenbatu eta gero, Donibane K.E.-ak bost sari lortu zituen, eta Tafalla I.K.-ak beste hirurak.

Kategoria guztietako txapeldunak:

• Kimuak: Izadi Villalobos (Donibane KE) eta Xabier Zufiaurre (Tafalla IK)

• Haurrak: Patricia Ortiz (Tafalla IK) eta Julen Arregui (Donibane KE)

• Kadeteak: Patrica Andrés (Donibane KE) eta Unax Guerrero (Donibane KE)

• Juniorrak: Lorena Echeverría (Tafalla IK) eta Oier Irisarri (Donibane KE)

Jardunaldi honetako sailkapenak kontsulta ditzakezu erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados