Espainiako Urpeko Jardueren Federazioak antolatutako Urpeko Errugbi kluben arteko Espainiako Kopa lehiatua izan zen Gironan, hain zuzen ere Platja D´Aro joandako ekainaren 19an eta orain duela gutxi sortutako Iruñeko Lehoiak Klubak parte hartu zuen.
Ordezkari nafar hau talde bakarra da Nafarroan eta Estatu mailan sortutako laugarrena.
Kirol honetan sei jokalari aritzen dira uretan eta 6 aldaketa egin daitezke.Hala ere, orain duela gutxi sortu zenez, nafarrek solilik aldaketa batekin jokatu zuten.
Guztira lau hirik parte hartu zuten: Bartzelona, Madril, Valladolid eta Iruña; dena den, Bartzelonak hiru talde aurkeztu zituenez, multzo misto bina eta beste bat emakumezkoa antolatuak izan ziren.
Absolutu mailan, modalitate honek bi kategoria ditu: mistoa eta emakumezkoa. Emakumeen lehiaketan baloia txikiagoa da. Nafarrek B multzo mistoan parte hartu zuten eta hirugarren posizioa lortu zuten.
Asmoa da diziplina hau Nafarroan zabaltzea neska eta mutilak kondizio berdinetan aritzen direnez,kirol honek berdintasuna lantzen duelako. Gaur talde honek hiru pertsona gehiago ditu eta ate irekiak ditu lagun gehiago biltzeko. Interesatzen bazaizu, idatzi leonespamplonauwr@gmail.com posta elektronikora.