Pena handiz amaitu ditugu ikasturte honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egindako jarduerak. Agurra aktibitateak bezain polita izateko bazkaria eta diploma banaketa ospatu genituen.
Desgaitasuna duten pertsonekin lan egin ondoren, Zientzietako Fakultateko Ingeniaritza eta Fisioterapia sailaren lanaren emaitzak ikusten hasi dira. Gauzak horrela, FEDAS-CMAS monitoreekin partekatu ahalko ditugu.
Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu NUP-ko boluntarioei. Hauek Edurne, Cintya eta Nerea izan dira, eta batez ere, Ana Insaustiri erakutsitako konpromesua, maitasuna eta esfortzuarengatik.
Modu berean, bihotz-bihotzez esker aunitz Nafarroako Federazioko boluntarioei aktibitate hau posiblea egiteagatik!
Marcos, Unai, Alain, Eneida, Mar, Sergio... ezinbestekoak izan zarete. Mila esker parte hartzeagatik eta zuen alaitasuna, maitasuna eta pazientzia emateagatik!
Aipatu beharra dago Nafarroako Gobernuaren laguntza ere ezinbestekoa izan dela eta Iván Benítez kazetariaren laguntza eskertzekoa dela lagundu digulako aktibitateari hedapena ematen.
Zaila da eskerrak banan banan ematea. Hala ere, ez zaigu ahazten Berriozarko Kirol Instalazioetako langile guztiek emandako laguntza. Mila esker ekipo!
Eskerrik asko guztiei!