Junior kategoriako Munduko Hegats Igeriketa Txapelketaren XIX. edizioa lehiatua izango da Egiptoko Sharm El Sheik hirian uztailaren 28tik, abuztuaren 4ra. Bertan, 5 nafar arituko dira Espainiako selekzioarekin.
9 kidetik, 5 nafarrak dira: Donibane K.E.-ko Oskar Asurmendi teknikaria, Oier Irisarri Rodríguez, David Villafañe González eta Patricia Andrés Lorente igerilariak, eta Tafalla I.K.-ko igerilari Lorena Echeverría Romano.
Modu berean, ondorengo kirolariek larunbatean bidaiatuko duen espedizio espainiarra osatzen dute: Naiara Íñiguez, Aitana Cirauqui, Alexander Makoveyev eta Francisco Marcet valentziarrak, Pol Bayés kataluniarra eta delegatu lanak egingo dituen Manuel Castro galiziarra.