ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 6 años

Amaitu da Junior kategoriako Munduko Hegats Igeriketa Txapelketa

Amaitu da Junior kategoriako Munduko Hegats Igeriketa Txapelketa

Lau kirolari nafarrek eta Oscar Asurmendi Guembe teknikariak parte hartu dute uztailaren 28tik abuztuaren 4ra Egiptoko Sharm El Sheik hirian izandako Junior kategoriako Munduko Hegats Igeriketa XIX. Txapelketan.

Donibane Kirol Elkarteko taldekideak Oier Irisarri Rodriguezek, David Villafañe Gonzalezek eta Patricia Andres Lorentek Nafarroa ordezkatu zuten Tafalla Igeriketa Klubako Lorena Echeverria Romanorekin batera. Honako hauek izan ziren haien emaitzak:

Oier Irisarri Rodriguez

• 4. postua 400 metroko murgilketan (03:04:71)

• 10.a 100 metroko murgilketan (00:36:60)

• 16.a 50 metroko apnean (00:15:86)

Lorena Echeverria Romano

• 8. postua 400 metroko murgilketan (03:31:76)

• 20.a 400 metroko ur azalean (03:47:04)

• 22.a 200 metroko ur azalean (01:44:88)

David Villafañe Gonzalez

• 15. postua 400 metroko bialetan (03:48:41)

• 22.a 200 metroko bialetan (01:45:21)

• 23.a 100 metroko bialetan (00:46:67)

Patricia Andres Lorente

• 9. postua 800 metroko ur azalean (07:25:94)

• 12.a 400 metroko ur azalean (03:32:25)

• 13.a 200 metroko ur azalean (01:38:31)