ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 6 años

Urpekaritza inklusiboko jardunaldia Getarian

Urpekaritza inklusiboko jardunaldia Getarian

Abuztuaren 31n lau komunitate autonomotik etorritako 40 pertsonek parte hartu zuten Getariako hondartzan izandako urpekaritza inklusiboko jardunaldian eta ondoren Zarautzeko Txaltxa jatetxean gozatutako bazkarian. 

Kantabriako, Euskadiko eta Nafarroako Federazioak eta Errioxako Delegazioa Espainiako Urpeko Jardueren Federazioaren Burbuil Solidarioen programaren barne daudenez, desgaitasun ezberdinak dituzten pertsona hauek urpekaritza praktikatu ahal izan zuten gogoz eta hobetzeko grinaz. 

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu elkarte ezberdinei emandako konfidantzarengatik, Guardia Zibilako GEASko urpekariei haien segurtasuna eta profesionaltasuna eskaintzen laguntzeagatik, Gipuzkoako Gurutz Gorriari pertsonak mugitzen laguntzeagatik, DECATHLON enpresari materiala uzteagatik eta EROSKI supermerkatuari emandako janaria eta edariarengatik.          

Modu bereran, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei, eta batez ere, bolondres lan egin duten monitore eta laguntzaile guztiei, haiei esker pertsona hauek gozatu ahal izan dutelako gure kirolaz.

📸 Más imágenes