Iruñeko Lehoiak klub nafarrak urpeko errugbi erakustaldi bat egin zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ateak irekitzeko jardunaldietan. Dozena bat pertsonak parte hartu zuen antolatutako bi saioetan.
Ekitaldia arrakastatsua izan zen eta parte-hartzaile guztiek primeran pasatu zuten eta gutxi ezagutzen den kirol honetaz gozatu zuten.
Espero dugu errepikatzeko gogoa izatea eta taldera apuntatzera animatzea.
Informazio gehiagorako:
rugbysubacuatico@fndas.com
leonespamplonauwr@gmail.com