Joandako irailaren 21a lehiatua izan zen Taldekako Nafarroako Urpeko Arrantza Txapelketa non parte hartu ahal zuten Espainiako edozein tokitako federatuek.
Nahiz eta egun oso haizetsua izan, hegoaldeko haizea zenez, ura garbi eta garden mantendu zen.
17 taldeek 5 ordu eta erdi pasatu zuten lehiakatzen eta 14:00etan saku guztiak Hondarribiko Portuan zeuden. Bertan, harrapatutako arrainen pisaketa egin zen.
Aurten bi saku eman ziren FEDASen Burbuil Solidarioen progrogramarekin bat eginez. Horrela, bai arrainak bai hondakinak harrapatu ziren.
Gauzak horrela, Federazioak eskerrak eman nahi dizkie partaideei egindako lanarengatik. Zorionak ere erakutsitako konpromisoarengatik eta itsasoarekiko duten maitasunarengatik.
Urtero bezala, lortutako arrainak San Gabriel Zahar-Etxeari eman zitzaizkion.
Sailkapen orokorra:
1. - 10. Takdea - Iker Callejo, Asier Rosado eta Jose Txasko.
2. - 8. Taldea - Iskander Aguado eta Adrián eta Urki Herrasti.
3. - 7. Taldea - Francisco Rodríguez, Jorge Taus eta Ricardo Navarro.
Nafar Taldeen Arteko Sailkapena:
1. - 16. Taldea - Jesús Muñoz, Carlos González eta Urtzi Martorell.
2. - 17. Taldea - Xavier Martínez de Narvajas, Carlos Ganchegui eta Julio Murillo.
3. - 1. Taldea - Javier Les, Daniel Pérez eta Eloy Roldán.
Pisu handieneko harrapaketa Iskander Aguadok lortu zuen 1970 gramoko balezta batekin.
Pisu handieneko harrapaketa egin zuen nafarra Julio Murillo izan zen 1320 gramoko korkon bati esker.
Talde txukunendako saria talde txapeldun nafarrarentzat izan zen: Jesús Muñoz, Carlos González eta Urtzi Martorell.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Gurutze Gorrikoko eta Guardia Zibileko Itsas Zerbitzuko kideei lehiaketan zehar parte-hartzaileen segurtasuna eta txapelketaren garapena babesteagatik. Modu berean, parte-hartzaile guztiei eta portuko lankideei ere lana errazteagatik.