Pasa den larunbatean, hilak 16, NUP-erekin batera antolatutako 12 saioko urpekaritza egokituaren programako 1. saioa eskaini zen irakaslerendako eta osasun kide espezializatuarendako lan eskuliburu erraza eta eraginkorra egiteko asmoz. Hirugarren urtea denez, emaitzak nabaritzen hasten dira.
Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz Medikuntzako Doktore eta ekimenaren arduraduna den Anak, Fisiologiako ikasleak diren Nereak eta Edurnek eta Ingenieritzako ikasle den Cynthiak parte hartu zuten. Azken honek posible egiten du materialak xumeak eta merkeak izatea etorkizunean eredugarriak izan ditzaten.
.
Aurten Errioxako Urpeko Jardueren Delegazioko irakasleen laguntza dugu eta eskerrak ematen dizkiegu kolaborazioa eta jarrera onarengatik.
Eta batez ere, ezkerrak eman nahi dizkiegu Marcosi (ANFAS), Eneidari, Rafaeli, Davidi eta Leonardori (ADACEN), eta azkenik, IBILIko kidea den Mikeli ilusio handiko proiektu honetan laguntzeagatik eta parte hartzeagatik. Modu berean, esker aunitz ematen diegu guregandik konfiantza duten elkarteei lan egiten ari garen boluntariooi emandako babesarengatik.
Mila esker guztioi!