Otsailaren 1ean, udara arte urpeko ariketa-saioetan lan egingo duten parte-hartzaile guztiak izan genituen, urte hauetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Fakultateko boluntarioen lanari esker.
- Itsaso, urpekaritza teknika irakasten ari gatzaizkio.
- Lourdes, Nafarroako Lupuseko Gaixoen Elkartetik (ADELUNA) datorkiguna. Ur azpian igeri egiten duen lehen aldia izateko, eta igeri egiten ia ez jakiteko flotagarritasun eta lasaitasun lezio magistrala eman digu.
- Vanessa eta Raquel ANFASekoak, jada uztaien barrutik flotagarritasuna kontrolatzen dabiltzanak. Eta hori Vanessaren bigarren saioa izanda, bere beldur guztiak apurtzea lortu zuen.
- Eta Arantxa ANPHEBetik datorrena (Nafarroako Espina Bifida eta Hidrocefalia Elkartea). Lorpen handia izan da ur azpian burua sartzea.
Ongi etorriak guztiak.
Sakatu hemen Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioaren Facebook orrian zintzilik dagoen bideoa ikusteko.