Hegats Igeriketaren Nafarroako Kirol Jokoetako 1. jardunaldia lehiatua izan zen Tafallan urtarrileko azken asteburuan. Bertan, 74 kirolari (43 neska eta 31 mutil) aritu ziren kimu, haur, kadete eta junior kategorietan. Hain zuzen ere, Donibane Kirol Elkarteko eta Tafalla Igeriketa Klubako kideak ziren.
Tafallako igerilekuan 3 proba izan zituzten: 400 metroko ur-azalekoa (50 metrokoa kimuentzat), 50 metroko bialetena eta errelebo mistoko 4x50 metrokoa.
Lortutako puntuazioek sailkapena osatu dute eta egitarauako bi proba irabazi zituzten 5 igerilariak goiko postuetan daude 50 punturekin.
Emakumezko kategorian, Patricia Andres Lorente (Donibane KE) nagusitu zen juniorren lehian, Jone Rubiera Fernandez (Tafalla IK) haurrenenean eta Emma Navarro Molina (Donibane KE) kimuenenean. Mutilen lehiaketan, Mikel Urbieta Pozas (Donibane KE) kadeteen sailkapeneko burua da eta Xabier Zufiaurre Ayerra (Tafalla IK) haur kategoriako lehena da.
Modu berean, Irati Zufiaurre Ayerra (Tafalla IK) lehenengo postua dago kadeteen sailkapenean, David Villafañe Gonzalez (Donibane KE) junior mailan eta Unax Martinez Gonzalez kimu kategorian.
Sailkapen osoak erantsitako dokumentuan aurkituko dituzu