ACTIVIDADES SUBACUÁTICAS Hace 6 años

SASOIAN MANTENDU KONFINAMENDUAN

SASOIAN MANTENDU KONFINAMENDUAN

Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioan entrenamendu plan bat prestatu dugu egoera zaila honetan entrenatzeko eta lortutako sasoia mantentzen saiatzeko.

Zerbitzu Komunetako Kirol Teknikari Mikel Lanak diseinatu du Francisco Javier Anguloren entrenamendu zirkuitu bat erabiliz. 

Batez ere indarra lantzen da konfinamenduan muskulu-tonua mantentzeko. Ez dugu material berezirik behar ezta toki handirik ere. Beraz, guztiok egin dezakegu etxean.

Erantsitako dokumentuan bideoetako estekak ere aurkituko duzu muskulu abdominalak edo flexibilitatea, besteak beste, gehiago lantzeko. 

Hurrengo egunetan, erabilgarriak izan daitezken eduki gehiago partekatuko ditugu.

Garrantzitsuena da ariketa egokiak eta ongi osatutako zirkuituak hautatzea. Lorgarriak badira, motibagarriak izango dira. Bestela, ez dute deustarako balioko.

Animo guztiei eta saia zaitezte alde positiboa bilatzen egunak hobeto pasatuko baitira.

Estekak:

AUTOKARGAKO ENTRENAMENDUA:

https://

INDARRA ZIRKUITUAREN BIDEZ:

https://

INTENTSITATE HANDIKO INDARRA:

https://

MUSKULU ABDOMINALA:

https://

📸 Más imágenes