NUJFtik espero dugu osasuntsu eta energiaz egotea, oraingo egoera honi eusteko.
Honekin batera doakizue Esteban Gorostiagak, KAIMZko zuzendariak, egin zuen pdf-a, konfinamenduan ariketa fisikoak egiteko zenbait gomendiorekin.
Hemen duzue El País egunkarian argitaratu zen autore beraren beste artikulu baten esteka.
Bi dokumentuek gomendio batzuk dituzte. Hala ere, errendimenduko kirolarientzat gutxi izan daitezke, baina baliagarriak izan daitezke federazioa osatzen duzuen eta lehiatzen ez zareten gainerako pertsonentzat, kirolarien senideentzat eta eguneroko jardunean jarduera fisiko txikiagoa duten beste pertsona askorentzat.
Zuen interesekoa izatea espero dugu.
Animo guztioi, gutxiago falta da eta.